Poster sesioa

EEZZ18 topaketaren ekitaldi garrantzitsuetako bat poster sesioa izango da. Bertan, kongresuko parte-hartzaileek aukera izango dute beren erakunde/elkarteek garatzen dituzten ekimenak aurkezteko.

Posterra aurkezteko asmoa duten parte-hartzaileek izen-ematearekin batera bidali beharko dute posterraren laburpena maiatzaren 15a baino lehen:

Aurkeztutako proposamenek zientzia zabalkundean esperientzia demostratu beharko dute, helburuak, metodologiak eta emaitzak nabarmenduz. Batzorde antolatzaileak jasotako proposamen guztiak aztertuko ditu onartu baino lehen.

Onartutako proposamenak A0 tamainuko poster bertikalean aurkeztuko dira topaketaren lehenengo egunean akreditazio mahaiean.