Izen Ematea

EEZZ18 topaketak 100 pertsonentzako aforoa du hizlari gonbidatuak barne. Izen-ematea irekita dago:

 

Parte-Hartze Kuota (Matrikula kuota)

  • 50,- EUR

Prezio honek topaketaren materiala, identifikazio txartela, sesio guztietan parte hartzeko aukera, bi egunetako bazkariak, kafe atsedenaldiak eta poster sesioko freskagarriak barne hartzen ditu.

 

Izen-ematea

Jarraitu argibideak hurrengo bi pausoetan:

  1. Aurre-inskripzioa egiteko idatzi This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbide elektronikora hurrengo parte-hartze modalitateen arabera adierazitako informazioa aurkeztuz:

- Poster aurkezle + entzulea: "EEZZ18 Poster Eskaera" izenburupean bidali izen abizenak, afiliazioa eta posterraren laburpena (ikusi eredua) ekainaren 1a baino lehen. 

- Entzulea:  "EEZZ18 Entzule Eskaera" izenburupean bidali izen abizenak eta afiliazioa ekainaren 1a baino lehen. 

Antolatzaileen onarpen mezua jaso ondoren, bigarren pausoan izen-ematea egiteko kode bat bidaliko zaie parte-hartzaileei (ad. CV-111X$1).

  1. Egin izena-ematea UPV/EHUko uda ikastaroen plataforman honako argibideak jarraituz. Izen-ematea egin aurretik, mesedez, kontutan izan:
    • Matrikula kuota banku transferentzia bidez ordaintzeko aukera sakatuz gero, ziurtagiria igotzeko eskatzen du plataformak. Ziurtagiria eduki ezean, behin-behineko agiria igo behar da (informazio pertsonala sartuta) izen-ematea burutzeko. Azkenik, 10 eguneko epean ordainketa egin eta ziurtagiria plataformara igo beharko dira. Horrenbestez, erregistroa balidatuko da.

 

Edozein zalantzarekin idatzi This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera.